Floreagak kantu eta trikiti doinuz alaitu ditu kaleak

Ane Olaizola 2024ko mai. 17a, 10:24

Dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Floreaga Ikastetxeak antolatutako Kantu Jiran, eta Alde Zaharreko txokoak girotu zituzten, eguraldiak ateri eutsi ziola aprobetxatuta. 

Seigarren urtez Kantu Jira egin zuten Floreaga Ikastetxeko kideek atzo arratsaldean, eta atzoko eta gaurko abestiak kantatuz, herriko txokoak girotzen aritu ziren dozenaka lagun. Elkargunean mokadua egin eta indarrak hartu ondoren, 19:00ak aldera ekin zioten kantuari, eta eguraldiak ateri eutsi ziola aprobetxatuz, Alde Zaharrean barrena ibili ziren trikiti doinu eta abesti artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide