Gazako sarraskia salatu dute dozenaka lagunek herriko kaleetan

Ane Olaizola

Isilune Zirkuluaren maiatzeko elkarretaratzea Palestinari elkartasuna adierazteko baliatu dute. Herritar ugarik egin dute bat mobilizazioarekin, eta plazan ez ezik, herriko kaleetan ere zabaldu dute aldarria.

Israelgo Estatuaren sorreraren 78. urteurrenean, ehunka mila palestinarren exodoa gogora ekartzen duen Nakba egunaren harira mobilizazio ugari egiten ari dira egunotan, eta Azkoitian maiatzeko Isilune Zirkulua baliatu dute herritarrek Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko.

Hileko hirugarren ostegunero bezala, Isilune Zirkulua egin zuten atzo iluntzean herriko plazan, eta, eta herritar ugarik egin zuten bat elkarretaratzearekin, Palestinari elkartasuna, genozidioa gelditu! lelopean. Ohi bezala, plazan elkartu zirenek zirkuluan birak eman zituzten, isilik. Atzo, ordea, inguruko kaleetara zabaldu zuten mobilizazioa, eta Balda plazaraino joan ziren herritarrak, handik berriro plazara itzultzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide