33 bikote ari dira jokatzen 52. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa

Iraia Oteiza 2024ko mai. 16a, 15:15

Azkoitiko Txikito pilota txapelketako irudi bat, iaz. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen binakako Azkoitiko Txikito pilota txapelketa martxan da joan den asteaz geroztik. Aurten, 66 neska-mutilek eman dute izena, eta 33 bikote osatuta dihardute lehian.

Joan den astean abiatu zen Oteiza pilota elkartearen 52. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa. Aurrebenjamin, Benjamin A, Benjamin B, Alebin A eta Alebin B mailetan binakako pilota txapelketak jokatuko dituzte datozen asteetan Gurea pilotalekuan. Iaz bezala, parte hartzaileek banaka eman dute txapelketarako izena, eta Oteiza elkartekoak beraiek arduratu dira bikoteak osatzeaz. Hain zuzen, Oteiza elkarteko 66 neska-mutilek eman dute izena, eta 33 bikote osatu dituzte.

Gainerako mailetako pilotariek aste honetako partidak jada jokatu dituzten arren, gaur Benjamin B taldekoen txanda izango da. Hona hemen gaurko partidak:

Gaur, 17:15ean hasita:

  • Julen Oteiza eta Aiur Romero - Marat Aramendi eta Eritz Zabaleta
  • Eki Elorza eta Nahia Astigarraga - Amets Lete eta Aner Caballero
  • Aner Zabaleta eta Denis Aranguren - Mikel Rodriguez eta Intza Orozko

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide