Zein da 'ixiri' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, mama hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ixiri hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ixiri hitzak eseki esan nahi du; ixiki ere esaten zaio azkoitiarrez. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Erropie euzkitten ixiri/ixiki nun".
  • Euskara batuan: "Arropa eguzkitan eseki nuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide