Xarma Laukoteak eskainiko du Udaberriko Musikaldiaren hirugarren kontzertua

Iraia Oteiza 2024ko mai. 16a, 10:03

Xarma Laukotea.

Larunbatean izango dute hitzordua Santa Kutz komentuan, 18:30ean. Udalak autobus zerbitzua eskainiko du joan-etorria egiteko.

Udaberriko Musikaldiaren 32. edizioak Xarma Laukotea ekarriko du larunbatean Santa Kutz komentura. Musikaldiaren barruko hirugarren kontzertua izango da larunbatekoa, eta Euskadiko Orkestrako kide diren Laura Balboak, Larraitz Oiartzabalek, Maite Abasolok eta Gabriel Mesadok Manuel Canalesen zein Franz Schuberten piezak taularatuko dituzte, 18:30ean hasita. Taldea osatzen duten lau musikarietatik hiruk biolina joko dute, eta laugarrenak biolontxeloa.

Gainerako kontzertuetan bezalaxe, udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du joan-etorria egiteko. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik (Eroski Consum ondoan), eta emanaldia amaitutakoan itzuliko da herrira. Autobuserako ez da aldez aurretik izena eman beharko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide