Eskuko telefonoen erabileraz hausnartzeko saioak hasi ditu Jaso Buruek

Ane Olaizola 2024ko mai. 16a, 09:47

Telefono adimenduen erabilera "osasungarriari" buruzko lehen saioa eskaini zuen atzo Telmo Lazkanok, eta erabiltzaileen arreta bereganatzeko zer interes dauden eta zer teknika erabiltzen dituzten azaldu zituen hark Elkargunean. Hilaren 22an izango da bigarren saioa.

Telmo Lazkano Nerabeen garrasia - Osasun mentala aldaketa garaian liburuaren idazleak sakelako telefonoen erabilerari buruzko lehen saioa eskaini zuen atzo Azkoitian, Jaso Burue guraso taldeak antolatuta. Hain zuzen, telefono smarphone-n erabilera "osasungarriari" buruzko bi saio eskainiko ditu hark herrian, eta horietako lehena izan zen atzokoa.

Hainbat herritar bildu ziren Elkarguneko Oteiza aretoan Lazkanoren azalpenak entzutera, eta gailuek erabiltzailearen arreta bereganatzeko zer teknikak erabiltzen dituzten eta zer interes dauden azaldu zituen hark. Atzoko solasaldia oinarri hartuta, bigarren saioa eskainiko du Lazkanok hurrengo asteazkenean, hilaren 22an, leku berean, 18:30ean hasita. Egun horretan, gazteek zein helduek gailu horien erabilera "osasungarria" izan dezaten gai praktikoak landuko dituzte, Tresnak, ohiturak eta mugak izenpean. Gurasoei nahiz nerabeei zuzendutako saioak dira Jaso Buruek antolatutakoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide