Olalderen eta Erreistaren arteko idi apustua izango da larunbatean

Iraia Oteiza

22:00etan hasiko dute apustua, Ipintza harria erabiliko dute eta 4.000 euro izango dituzte jokoan.

Urrestillako Olaldek eta Aiako Erreistak idi apustua jokatuko dute larunbatean Gurea probalekuan, 22:00etan hasita. Ipintza harria erabiliko dute, eta 4.000 euro izango dituzte jokoan. Olalde I. Urrutia eta Ander Olalde itzainekin arituko da; Erreista, aldiz, Tubilla anaiekin.

Antolatzaileek jakinarazi dute probaren iraupena ordu erdi ingurukoa izango dela eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko duela. Larunbatean, 10:00etan egingo dituzte pisaketak: idiek 1.140 kilo pisatu beharko dute, eta pisu horretatik aurrera, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga ezarriko diete animaliei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide