Floreaga Ikastetxeko kideek kantu jira egingo dute bihar

Iraia Oteiza 2024ko mai. 15a, 15:51

Iazko kantu jirako irudi bat.

18:30ean abiatuko dira Floreaga ikastetxeko kideak, eta herriko kaleak gurutzatuko dituzte kantuan. Herritar orok izango du kantu jirara batzeko aukera.

Floreaga Ikastetxeko kideek VI. Kantu Jira egingo dute bihar. 18:30ean aterako dira kalera kantura eta Alde Zaharreko kaleak gurutzatuko dituzte betiko kantuak zein gaur egungoak abestuz. Ikastetxeko familia, irakasleak eta ikasleak aterako dira kalera, baina nabarmendu dute herritar guztiak daudela kantu jiran parte hartzera gonbidatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide