Zozketa

Maxixatzen Gukak Anariren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa

Anari musikaria.

Datorren ostiralean aurkeztuko du Anarik bere azken lana Baztartxo antzokian, 20:00etan hasita. Maxixatzen Gukako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Ostiralean, maiatzak 17, Anari musikariak Giza Zarata diskoa aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 20:00etan hasita. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide