Dantzari txikiek herriko kaleak girotu dituzte

Iraia Oteiza 2024ko mai. 12a, 17:30

Dantzarien Udaberriko Kalejira egin dute gaur, igandea, Azkoitiko kaleetan barrena. Haurrek eta gaztetxoek dantzan jarri dituzte herriko zenbait txoko.

Haurrak eta euskal dantzak izan dira gaur eguerdiko protagonistak Azkoitian. Izan ere, Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzariak, trikitilari zein pandero jotzaileak, eta Txalkor txistulari taldea kalera atera dira Dantzarien Udaberri Kalejira egitera.

11:30ean Julio Urkixo etorbidean elkartu dira dantzariak eta musikariak, eta handik Balda plazara kalejira egin dute. Eguerdiarekin batera eguneko lehen dantza saioa eskaini dute plaza horretan, eta 12:30ean Inazio Iriarte Margolaria kalerantz beste kalejira egin dute, handik herriko plazara joan eta han azken emanaldia eskaintzeko. Guraso eta herritar talde zabala izan dute une oro atzetik haur eta gaztetxo dantzariek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide