Bach & "Bach" taldeak Santa Kutz komentua girotu du

Iraia Oteiza

Bach & "Bach" taldea atzo, Santa Kutz komentuan. (Azkoitiko Udala)

Udaberriko Musikaldiaren bigarren kontzertua eskaini zuten atzo Santa Kutz komentuan. Musika barrokoaz gain doinu garaikideagoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek.

Udaberriko Musikaldiaren 32. edizioak Bach & "Bach" taldea ekarri zuen atzo, larunbatez, Santa Kutz komentura. Johann Sebastian Bachen abestiak oinarri hartuta, musika barrokotik doinu garaikideetara eman zuen jauzia taldeak kontzertuan, besteak beste, jazzera. "Maitasun handiko kontzertua" eskaini zuten Antonio Serrano, Daniel Oiarzabal eta Pablo Martin Caminero taldeko musikariek.

Datorren larunbatean eskainiko dute zikloaren barruko hirugarren kontzertua, Euskadiko Orkestrako kide diren Laura Balboak, Larraitz Oiartzabalek, Maite Abasolok eta Gabriel Mesadok. Laurek Xarma Laukotea osatzen dute, eta Manuel Canalesen zein Franz Schuberten piezak taularatuko dituzte horiek, 18:30ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide