Gazako "sarraskia" gelditzeko eskatuz, elkarretaratzea egin dute plazan

Iraia Oteiza 2024ko mai. 11a, 14:09

Palestinari babesa adierazteko elkarretaratzea eguerdian, herriko plazan. (Iraia Oteiza)

Gernika-Palestina taldeak deituta, dozenaka lagun elkartu dira herriko plazan Israelen azken erasoen aurka egiteko eta nazioarteko komunitatearen "pasibotasun lotsagabea" salatzeko.

Israelek Rafahren aurka egin dituen azken erasoen aurrean, Gernika-Palestina deialdi herritarrak mobilizazioak deitu ditu han-hemenka, eta Azkoitiak ere bat egin du deialdi horrekin. Dozenaka herritar plazan elkartu dira eguerdian, Palestina askatu zioen pankarta eskuetan, Gazako "sarraskiaren" aurka egiteko, eta nazioarteko komunitatearen "pasibotasun lotsagabea" salatzeko.

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 34.683 pertsona hil, 78.018 zauritu eta 11.000 desagertu ditu dagoeneko. Egoera ikusita, Gernika-Palestina taldeak Espainiako gobernuari eta Europako gainerako gobernuei eskatu die su-eten iraunkor eta gainbegiratuaren buru izan daitezela Gazan, Gazako Zerrendaren blokeoa bertan behera utz dezatela, laguntza humanitarioa sartzea baimendu dezatela, eta salatu ditzatela Palestinako herritarren aurkako genozidioa eta gerra zein gizateriaren aurkako krimenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide