Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini du bere egunean

Iraia Oteiza 2024ko mai. 11a, 13:45

Azkoitiko Musika Banda bere eguna ospatzen ari da gaur, eta zenbait pieza interpretatu ditu eguerdian Kontzejupean.

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatzen dihardu gaur, eta ospakizunen barruan kontzertua eskaini du eguerdian Kontzejupean. 12:30ean hasita, honako abesti hauek taularatu dituzte bandako kideek Carlos Muñozen zuzendaritzapean: Tio Alberola, Katiuska, Cavallería rusticana, Scenes from 'The Louvre', El camino real eta Conga del fuego negro.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide