Xeye atletismo taldeak antolatuta, Erlojupeko Kilometroa egingo dute bihar —larunbata— arratsaldean Lidl ondoko biribilgunetik hasi eta Plazaberrira artean. 18:15ean hasiko da proba, eta ondorioz, udalak Altzibar etorbidea itxi egingo du ibilgailuentzat, ordu horretatik 19:00etara artean.
Aurretik, 17:00etan, 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dute Erlojupeko Kilometroan, baina gazteen lasterketak ez du zirkulazioan eraginik izango, korrikalariak Kale Nagusitik aterako baitira, eta Plazaberrin amaituko dute saioa.