Azkoitiko Udalak datorren astelehenean, hilaren 13an, egingo du ekainaren 9ko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa, eta herritarrek eguerditik aurrera jakin ahal izango dute mahaikide izatea suertatu al zaien, azkoitia.eus webgunean.
Emaitza ikusteko NA zenbakia sartu beharko da, eta sistemak automatikoki esango dio herritarrari mahaian egon beharko duen ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, beharrezko informazio guztia ere emango zaio erabiltzaileari. Halaber, mahaian egotea egokitu zaienei etxera ere bidaliko zaie jakinarazpena.