Oteiza elkarteko pilotariek iluntzean jokatuko dituzte Adunaren aurkako itzulerako partidak

Iraia Oteiza 2024ko mai. 10a, 07:08

Irabaziz hasi zuten Herriartekoa Azkoitiko Oteiza elkarteko pilotariek duela astebete, Adunari 2 eta 1 nagusituta. Gaur jokatuko dituzte Adunaren aurkako itzuliko partidak Gurean, 22:00etan hasita.

Joan den ostiralean ekin zion Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Adunaren aurka joaneko partidak jokatu zituzten, eta 2 eta 1 nagusitu ziren azkoitiarrak. Kadeteetan, Adunako Cestauren eta Aburuzaren kontra abantaila handiarekin irabazi zuten Azkoitiko Etxaniz eta Arregi pilotariek, 2-22 eginda. Jubeniletan, aldiz, Adunako Iparragirre eta Cestau 22-13 nagusi izan ziren Azkoitiko Aldazabalen eta Egañaren aurka. Nagusietan ere alde dezentearekin irabazi zuten Azkoitiko Juaristik eta Juaristik Adunako Aburuzaren eta Olasagastiren kontra, 5-22 eginda.

Gaur, 22:00etan hasita jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan Adunaren aurkako itzuliko partidak. Adunaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, hurrengo jardunaldian Astigarraga edo Hernani izango lukete aurkari pilotari azkoitiarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide