Zein da 'mama' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, martinga hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, mama hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mama hitzak pagotxa esan nahi du, norbaitek zorte ona izan duela adierazteko erabiltzen da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Arek bai euki zula mama loterixe tokau zikon eunin".
  • Euskara batuan: "Hark bai izan zuela pagotxa loteria tokatu zitzaion egunean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide