Bach & "Bach" taldeak kontzertua eskainiko du bihar Santa Kutz komentuan

Iraia Oteiza

Bach & "Bach" taldea.

18:30ean hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da. Udalak autobus zerbitzua eskainiko du joan-etorria egiteko.

Udaberriko Musikaldiaren 32. edizioak Bach & "Bach" taldea ekarriko du bihar Santa Kutz komentura. Johann Sebastian Bachen abestiak oinarri hartuta, musika barrokotik doinu garaikideetara emango du jauzia taldeak biharko kontzertuan, besteak beste, jazzera. Nazioartean "ospe handia" duten hiru musikarik osatzen dute taldea: Antonio Serranok, Daniel Oiarzabalek eta Pablo Martin Caminerok, hain zuzen ere. Hogei urtetik gora daramatza hirukoteak elkarrekin kontzertuak eskaintzen.

Bihar 18:30ean emango diote kontzertuari hasiera Santa Kutz komentuan. Gainerako kontzertuetan bezalaxe, udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du joan-etorria egiteko. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik (Eroski Consum ondoan), eta emanaldia amaitutakoan itzuliko da herrira. Autobuserako ez da aldez aurretik izena eman beharko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide