Eros daitezke Trikiti Eguneko bazkarirako txartelak

Iraia Oteiza 2024ko mai. 9a, 11:26

Trikiti eguna, iaz. (Maialen Etxaniz)

Maiatzaren 25ean ospatuko dute hirugarren Trikiti Eguna Azkoitian, eta hilaren 20an amaituko da bazkari herrikoian izena emateko epea. Dean tabernan eros daitezke bazkaltzeko txartelak. Aurtengoan ere bi menu izango dira: bata helduentzat eta bestea umeentzat.

Maiatzaren 25ean Trikiti Eguna ospatuko dute hirugarrenez Azkoitian. Trikigiro elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute egun osoko jaia,  Azkoitiko tabernarien laguntzarekin. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta aurten ere bazkaria egingo dute 15:00etan, herriko plazan. Hain zuzen, bazkarira joateko nahitaezkoa izango da aurrez bazkaltzeko txartela erostea. Hilaren 20ra artean eros daitezke txartelak, Dean tabernan. Bi menu prestatuko dituzte: helduentzat urdaiazpikoa, patea, arrainez betetako piperrak, frijituak, txerri saiheski errea, sorbetea, sagardoa, ardoa, kafea eta kopa izango dira, 26 euroan; 14 urtetik beherako umeek, berriz, makarroiak, solomoa patatekin, danoninoa eta freskagarriak izango dituzte menuan, 13 euroan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide