'Politika egiteko beste modu bat' hitzaldia antolatu du Azkoitia Baik gaurko

Ane Olaizola 2024ko mai. 8a, 09:52

Politika ezberdinen eta abstentzioaren inguruan arituko dira solasean Izan Auzokraziako Patxi Alaña eta Aulki Zuriakeko Luis Mari Ormaetxea, Elkargunean.

Azkoitia Bai herri plataformak antolatuta, Politika egiteko beste modu bat solasaldia eskainiko dute gaur, asteazkena, Aulki Zuriak eta Izan Auzokrazia mugimendu eta talde politikoetako kideek.

Antolatzaileen arabera, hara bertaratzen direnek "politika ezberdinak" ezagutuko dituzte, eta hauteskundeetako abstentzio "maila altuen zergatia eta garrantzia" azalduko dute Izan Auzokraziako Patxi Alañak eta Aulki Zuriakeko Luis Mari Ormaetxeak. Era berean, Azkoitia Baiko bozeramaile Jose Joakin Etxanizek ere parte hartuko du saioan. 18:00etan izango da hitzaldia, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide