Bandak kontzertua eskainiko du larunbatean, bere egunean

Ane Olaizola

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatuko du datorren larunbatean, eta Kontzejupean kontzertua eskainiko du, 12:30ean hasita.

Azkoitiko Musika Bandak bere eguna ospatuko du datorren larunbatean, eta horregatik, kontzertua eskainiko du Kontzejupean. 12:30ean hasiko da emanaldia, eta honako abesti hauek taularatuko dituzte Carlos Muñozen zuzendaritzapean: Tio Alberola, Katiuska, Cavallería rusticana, Scenes from 'The Louvre', El camino real eta Conga del fuego negro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide