Nekazaritza ibilgailuei azterketa teknikoak egiten dizkieten unitate ibiltariak Urola Kostako herrietan ibiliko dira datozen egunetan, eta ostiralean, hilaren 10ean, Azkoitian egingo du geldialdia. Hain zuzen, unitate ibiltariak Ugarte industrialean eskainiko du zerbitzua, 09:00etatik aurrera.
Traktoreei eta abarrei azterketa teknikoa egitea nahi duten ibilgailu jabeek zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.
Hau da, zehazki, nekazaritza erabilerarako ibilgailuen azterketa teknikoen datozen egunetako eskualdeko egutegia, herriak, tokiak eta orduak zehaztuta:
Bihar, asteartea
- Orion, Arraunetxen, 09:00etatik aurrera.
- Aian, Eroskiko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.
Etzi, asteazkena
- Zarautzen, Abendañon, 09:00etatik aurrera.
- Aizarnazabalen, plazan, 13:00etatik aurrera.
Osteguna, maiatzak 9
- Getarian, Viveros San Antonen, 09:00etatik aurrera.
Ostirala, maiatzak 10
- Azkoitian, Ugarte industrialdean, 09:00etatik aurrera.
- Errezilen, Letea jatetxeko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.
Maiatzaren 16an, osteguna
- Azpeitian:
- Loiolako tren geltoki zaharrean, 09:00etatik aurrera.
- Gazteko biribilgune ondoan, 13:00etatik aurrera.