Plaza Ondo jubilatuen eta pentsionisten elkarteak maiatzaren 23rako Oriora eta Aginagara irteera antolatu du. 10:00etan irtengo dute Azkoititik, liburutegiaren aurretik, eta 12:00etan izango dute Orion. Ondoren, Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzeko. Irteeran parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira. Plaza Ondo elkartearen bulegoan eman beharko da izena maiatzaren 7tik 17ra bitartean, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan.
Joan den hilean, apirilaren 25ean, Ezkarai eta Bastidara joan ziren Plaza Ondo jubilatuen elkartekoak, eta orduko hartan, 106 herritarrek parte hartu zuten irteeran.