Trikitilariekin eta jan-edanarekin ospatu dute Kakuteko Eguna

Intza Trula 2024ko mai. 6a, 09:00

Atzo, igandea, mendizale ugari elkartu zen Kakuteko Eguna ospatzeko. Urtero legez, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatu zuen hitzordua, eta joan ziren guztiek musikaz gozatu ez ezik, salda beroa dastatzeko aukera ere izan zuten.

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta Kakuteko Eguna ospatu zuten atzo, igandea, mendizale ugarik. Trikitilariek dantzan jarri zituzten Kakuteko txabolara joan ziren guztiak, eta indarrak berreskuratzeko pintxoak eta salda beroa dastatzeko aukera ere izan zuten.

(Argazkiak: Anaitasuna Mendi Bazkuna)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide