Atzo hasi zen Oteiza elkarteko pilotarientzako aurtengo eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Irabaziz ekin dio txapelketari, Adunaren kontrako joanekoa 2 eta 1 irabazita.
Kadeteetan, Adunako Cestauren eta Aburuzaren kontra abantaila handiarekin irabazi zuten Azkoitiko Etxaniz eta Arregi pilotariek, 2-22 eginda. Jubeniletan, aldiz, Adunako Iparragirre eta Cestau 22-13 nagusi izan ziren Azkoitiko Aldazabalen eta Egañaren aurka. Nagusietan ere alde dezentearekin irabazi zuten Azkoitiko Juaristik eta Juaristik Adunako Aburuzaren eta Olasagastiren kontra, 5-22 eginda.
Adunaren kontrako itzuliko partida datorren asteburuan jokatuko du Azkoitiak Gurea pilotalekuan.