Ekainaren 1ean Lourdesera joateko autobusa antolatu du parrokiak

Iraia Oteiza

Interesa duen orok, maiatzaren 19a baino lehen eman beharko du izena, parrokian bertan.

Urtero bezala, Donostiako Elizbarrutiak Lourdeserako (Frantzia) erromesaldia antolatu du, gaixoei lagundu asmoz. Ekainaren 1ean, Gipuzkoaren eguna ospatzen da Lourdesen, elizbarrutiko erromesaldiaren barruan. Hori horrela, parrokiak autobus bat jarriko du egun horretan Lourdesera joateko. Interesa duen orok, maiatzaren 19a baino lehen eman beharko du izena, parrokian bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide