Domusa Teknik ISBko jokalariei harrera egingo diete gaur, Azkoitiko udaletxean

Ane Olaizola

Domusa Teknik ISB taldea, atzo, maila igoera ospatzen. (Espainiako Saskibaloi Federazioa)

Saskibaloi taldeak Challenge ligara igotzea lortu zuen atzo, eta jokalariak zein klubeko kideak udaletxeko balkoira aterako dira herritarrak agurtzera. 19:30ean izango da ekitaldia.

Challenge ligara igotzea lortu zuen atzo Domusa Teknik ISB taldeak, eta mailaz igo direla aitortzeko, jokalariak Azkoitiko udaletxean hartuko dituzte gaur, 19:30ean. Udal ordezkariek udaletxe barruan egingo die harrera jokalariei, baina saskibaloi klubekoak balkoira ere aterako dira jendea agurtzera, eta beraz, udalak herritarrei dei egin die plazan elkartu daitezen, jokalariak zoriontzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide