Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorria itxiko dute gaur mantentze lanengatik

Nerea Uranga

Urolako bidegorria.

Urolako bidegorriaren mantentze lanak egiten ari dira azken asteotan. Gaur Azpeitiko Garmenditik Loiolara eta Loiolatik Azkoitira artean jardungo dute lanean.

Urolako bidegorriaren mantentze lanak tarteko, bidegorri zatiaren tarte batzuk itxita egongo dira gaur. Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaitik Loiolako tren geltoki zaharrera arteko zatia eta Loiolako aterpetxetik Azkoitira arteko zatia itxiko dituzte gaur lanak egin ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide