Azkoitiko Gazte Asanbladak hirugarren urteurrena ospatuko du bihar

Ane Olaizola

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Eguna, otsailean.

Urteurrena ospatzeko, Munoaundira ibilaldia egingo dute gazteek, eta ondoren bazkaritarako elkartuko dira San Martinen.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) hiru urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekintza prestatu ditu biharko —larunbata—. Goizean, Munoaundira ibilaldia egingo dute, eta horretarako, 10:00etan eliz atarian elkartuko dira. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute San Martin auzoan dagoen Ardatz elkartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide