Apirileko kanpo ekintza gisa, bertso saioa antolatu zuen Azkoitiko AEK-k atzorako, Erniarraitz bertsozale elkartearekin elkarlanean. Jon Gurrutxaga, Odei Irigoien, Naia Arrizabalaga eta Eneritz Artetxe bertsolariek eskaini zuten saioa Elkarguneko Oteiza aretoan, eta hainbat lagun bertaratu ziren haien bertsoak entzutera.
Aurretik bertsolaritza landu zuten AEK-ko kideek eskoletan. Hain zuzen, bertso tailerra egin zuten joan den asteartean, eta ikasleek gaiak eta oinak asmatzen aritu ostean eskaini zuten atzo saioa lau bertsolariek.