Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, Sare Herritarrak deituta gaur ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. 19:30ean hasita egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.