Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 1erako, Langileen Nazioarteko Eguna dela eta. Manifestazioa 13:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik, Bilbon.
Urola Kostatik autobusak antolatu dituzte joan nahi dutenentzat. Zarautzen 11:30etan aterako da Sanz Eneatik; Getarian 11:15etan, autobus geltokitik; eta Zumaian, 11:30etan Kantauritik. Langileek 10 euro ordaindu beharko dute, eta langabeek 5. Izena emateko Kontseilu Sozialistaren sare sozialetara idatzi daiteke baita urolakosta@kontseilusozialista.eus helbidera idatzi ere.
Urola Erditik ere jarri dute autobusa. Azpeititik 11:15ean aterako da autobusa anbulatoriotik; Zestoan 11:15ean autobus geltokitik, eta Azkoitian 11:30ean Julio Urkixoko autobus geltokitik. Autobuserako izen-ematea honako leku hauetan egin daiteke: Azpeitiko Haginpe tabernan, Azkoitiko Dean tabernan eta Zestoako Mollergi tabernan.