Pontx pailazoak 'Gelara!' ikuskizuna eskainiko du larunbatean Baztartxon

Iraia Oteiza

Pontx pailazoa.

Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna izango da, umorea, magia, kantua, irria eta sorpresak batuko dituena. Sarrerak eskuragarri daude jada, bost euroren truke.

Pontx pailazoak Gelara! ikuskizuna taularatuko du larunbatean Baztartxon, 17:00etatik aurrera. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia izango da, umorez, magiaz, kantuz, irriz eta sorpresez betea. Sarrerak Entradium atarian eskura daitezke, bost euroren truke.

Ikuskizunak Pontx pailazoaren abentura berri bat du kontagai: Klaseko txirrinak jo du eta eskolara berandu iritsi da Pontx. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da agertu; gaixotu egin da. Pontx irakasle lanetan hasiko da orduan, eta ikaskideei egun osorako lanak jartzea izango du helburu. Matematika, jolasa, zientzia, musika, eta irriarekin batera, ikasteko une paregabea partekatuko dute ikasgelako lagunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide