Hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak hileroko elkarretaratzea egin zuen atzo plazan. Harrera eta abegi ona lelopean, "arautu gabeko migratzaileak erregularizatzea" eskatu zuten bertan bildu zirenek. Elkarretaratzean azaldu zutenez, 425.000 pertsona inguru bizi dira Espainian irregulartasun administratibo egoeran, eta horiek arautzeko eskatu zioten Espainiako Gobernuari.
Ohi moduan, 20:00etan elkartu ziren plazan, zirkulu bat osatu eta elkarretaratze isila egin zuten. Isilune Zirkulua egitasmoaren helburua mundu mailako giza eskubide urraketak salatzea da, eta horretarako "gizatasuna plazara" ateratzea. Elkarretaratzeak hileko hirugarren ostegunetan egiten dituzte, hilero salaketa ezberdin bat plazaratuz.