Etzi hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak elkarretaratzea deitu du herriko plazan, Harrera eta abegi ona lelopean arautu gabeko migratzaileak erregularizatzea eskatzeko. Hala, ohikoa den moduan, 20:00etan elkartuko dira plazan, zirkulu bat osatu eta elkarretaratze isila egiteko.
Isilune Zirkulua egitasmoaren helburua mundu mailako "giza eskubide urraketak" salatzea da, eta horretarako "gizatasuna plazara" ateratzea. Elkarretaratzeak hileko hirugarren ostegunetan egiten dituzte, hilero "salaketa ezberdin bat plazaratuz".