Gipuzkoako XIV. Pilota Egokituko Binakako Txapelketako partidak jokatu dituzte Gurean

Ane Olaizola

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, guztira, zazpi norgehiagoka jokatu dituzte kirolariek, han elkartutakoen animopean.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, Gipuzkoako XIV. Pilota Egokituko Binakako Txapelketako jardunaldia jokatu dute goizean zehar Gurea pilotalekuan, eta guztira, zazpi norgehiagoka jokatu dituzte. Kirolariak teniseko paletarekin aritu dira horretan, han elkartutakoen animopean.

Txapelketaren helburua da kirola eta inklusioa bateratzea eta sustatzea, "errespetua, berdintasuna eta aniztasuna oinarri hartuta”. Binakako finalak maiatzaren 18an jokatuko dituzte Donostiako Atano III. pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide