Zein da 'marruskau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko api. 12a, 10:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, artesnie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, marruskau hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Marruskau hitzak igurtzi esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jertsie eskuz garbiu ta ondo marruskau".
  • Euskara batuan: "Jertsea eskuz garbitu eta ongi igurtzi".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide