Zaurgarritasun egoeran edota arriskuan dauden Urola Erdiko langabetuei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloak, Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3 proiektuaren barruan. Zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea dute helburu egitasmo horrekin.
Maiatzean hasiko diren bi ikastaro dira orain eskaini dituztenak: Mig-mag soldadura eta mendekotasun arreta. Izena emateko honako telefono zenbakietara deitu behar da: 688 87 35 89 (Sandra), 688 75 84 94 (Maite) edota 688 75 95 90 (Maialen).
Honakoak dira bi ikastaroen ezaugarriak:
- Mig-mag soldadura (MF0101_2): maiatzaren 15etik irailaren 23ra artean izango da ikastaroa, 08:00etatik 14:30era artean maiatzean, ekainean eta uztailean eta 14:30etik 19:30era irailean; guztira, 430 ordu. Azkoitian izango da, eta hamabi pertsonentzako tokia du.
- Mendekotasun arreta (MF1019_2): maiatzaren 6tik ekainaren 17ra, 09:30etik 14:00etara; denera, 130 ordu. Azpeitian izango da eta hamabost pertsonentzako tokia du.