Gipuzkoako eskolarteko eta federatuen karate txapelketa jokatuko dute igandean

Ane Olaizola

Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta, lurraldeko alebinak eta infantilak elkartuko dira Zubiaurre kiroldegian, 09:30ean hasita.

Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta, Gipuzkoako eskolarteko eta federatuen karate txapelketa jokatuko dute igandean Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. 09:30ean hasiko da txapelketa, eta guztira, honako bost kategoria hauetako karatekek parte hartuko dute: alebin mailako bakarkako kata; infantil mailako bakarkako kata; alebin mailako banakako kata egokitua; infantil mailako banakako kata egokitua; eta infantil mailako banakako kumite.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide