I. Lore Jokoak

I. Lore Jokoak: lehen asteko galderak, apirilak 12-18

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 12:48

Hona hemen I. Lore Jokoen lehen asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, osteguneko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora. 

Zorte on!

  • Adarra saria lortu zuen azkoitiar batek. Nork?
  • Bizkaiko izen laburreko zein herritan ospatzen ziren poesiaren inguruko jardunaldiak?
  • Baigorri ibarreko zenbat herritarrek hartu dute parte Bizkarsoro pelikulan?
  • Noiz ospatuko dugu hurrengo Euskaraldia?
  • Zer libururen azala da hau?

                                   

  • Zenbat jokalarik hartu dute parte Egunean Behin galdera-erantzunen jokoaren 14 denboraldietan?
  • Zein izan zen 2023ko Geure Gelatik liburu azokako libururik salduena?
  • Zenbat libururi buruzko solasaldiak egin ditu Azkoitiko irakurle taldeak 2024an?
  • Antton Telleriak zein ordezkatu zuen Mihiluze saioan?
  • Maxixatzenek zenbatgarren kilometroa egin zuen aurtengo Korrikaren edizioan?
  • 'Handiegia' zen Eider Rodriguezena.
  • Euskal Herriko baso baten izena duen pelikulan parte hartu zuen azkoitiar aktorearen izena?
  • Zer izen du Maxixatzenek eta beste 7 azokek osatzen duten euskarazko azoken plazak?
  • Euskal Herrian 7. bira egin duen euskarazko zirkuak zer izen du?
  • Euskal Herri mailako euskalgintzako zer erakundek bete zituen 25 urte 2022an?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide