Azkoitiko Udalak antolatuta, Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute arratsaldean Altamirako Baratze Parkean. Oraingo honetan, tomate landareak osasuntsu hazteko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte, hala nola, landaketa distantziaren, zaintzaren edota tratamenduen inguruko xehetasunak.
18:00etatik 19:30era artean eskainiko dute saioa, eta ohi bezala, irekia eta doakoa izango da. Landare ekologikoak erosteko aukera ere egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.