Holz und Belch musika elektronikoaren antolatzaileek bilera irekia deitu dute biharko. Maiatzaren 3an eta 4an egingo duten jaialdiaren antolaketa lan batzuetarako laguntza behar dutela adierazi dute, eta horretarako prest dauden boluntarioak bihar, asteartea, Elkargunean biltzera deitu dituzte. 19:00etan hasiko dute bilera eta laguntzeko prest dagoen herritar orok izango du bertaratzeko aukera.