Zein da 'artesnie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko apirilaren 5a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, haize ixkutu hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, artesnie hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Artesnie hitzak ardi esnea esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Plazaberduran artesnie artu ta bale naiz".
  • Euskara batuan: "Azoka plazan ardi esnea hartutakoan amaituko dut".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.