Danbor festa lehertzear da Azkoitian. Larunbatean egingo dute haurrek danborrada herriko kaleetan barrena, eta azken entseguetan dihardute Gurea pilotalekuan. HH5etik LH6ra arteko haurrek parte hartuko dute danborradan: HH5ekoak sukaldari txiki moduan aterako dira; LH1ekoak, gastadore, karrozan edo kantinera; eta LH2tik LH6ra arteko neska-mutilek joko dute danborra. Aurten, gainera, aspaldiko urteetan ez bezala, arkatza eta paella ontzia eramaten dituztenak ere aterako dira. 17:00etan hasita, herriko kaleak girotuko dituzte danbor eta barrika doinuekin.