Emakumeen Eskuz Binakako Txapelketaren bi kanporaketa jokatu dituzte gaur goizean Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Ados Pilotaren –emakume pilotari profesionalen elkartearen– eskutik.
Txapelketaren ligaxka faseko azken partidak izan dira gaurkoan, eta gaur erabaki dira Iruñeko Labriten zein Miarritzen jokatuko diren finalerdietan parte hartuko duten bikoteak.
22-14 irabazi diete Barrokal eta Etxebestek Etxekolonea eta Mendibururi, eta 22-13 amaitu da Arrieta eta R.L. Mujika eta Zabaleta eta Oskozen arteko neurketa, azken bi hauek garaipena erdietsi dutelarik.
Lehen mailari dagokionez, zazpi bikote izan dira lehian, eta promozio mailan, lau. Ados Pilotan ari diren eskualdeko hiru pilotariak Naroa Agirre arroarra, Eneritz Arrieta azkoitiarra eta Oihana Orbegozo azpeitiarra dira.
Esan bezala, Apirilaren 7an Iruñeko Labriten eta apirilaren 13an Miarritzen (Lapurdi) izango dira finalaurrekoak, eta hil bereko 21ean finalak, Antzuolan (Gipuzkoa).