Larunbatean iritsiko da amaierara Azkoitiko Oteiza pilota kirol klubak antolatutako Atano III.a buruz buruzko pilota txapelketaren aurtengo edizioa, orduan jokatuko baitituzte finalak. Guztira, aurre-benjamin mailatik hasi eta haurren mailara arteko sei final jokatuko dituzte pilotariek 10:00etatik aurrera, Gurea pilotalekuan.
Honako hauek izango dira jokatuko dituzten finalak eta finalistak: aurre-benjaminetan, Aimar Azkunek Eki Oriaren aurka jokatuko du; benjamin B mailan, Julen Oteiza eta Eki Elorzaren aurkako partida izango da; benjamin A mailan, Jon Azpiazu eta Eneko Martijaren artekoa; alebinak B mailan, Ian Juaristi Mikel Azkuneren aurka arituko da; alebinak B mailan, Julen Azpiazu eta Jurgen Aizpuruaren arteko finala izango da; eta umeen mailan, Erik Ariztegiren eta Pello Alkortaren artekoa.