Boluntario Eguna ospatu dute gaur San Jose egoitzan

Ane Olaizola 2024ko mar. 19a, 15:38

San Jose egoitzako Boluntario Eguna, gaur. (Azkoitiko Udala)

Udal ordezkarien zein hainbat boluntarioren bisitak jaso dituzte kideek, eta besteak beste, musikaz girotutako bazkaria egin dute.

Atzo geroztik San Jose egoitzako festak ari dira ospatzen, eta gaur, asteartea, Boluntario Eguna izan dute. Boluntarioena ez ezik, Ana Azkoitia alkatearen eta Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren bisitak jaso dituzte hango kideek. Boluntario Egunaren barruan, meza egin dute aurrena, eta Iñaki Basabe abeslariak eta Kike Perez biolin joleak girotutako bazkariaz gozatu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide