Oier Elorza azkoitiarrak irabazi zuen larunbatean Elgetan jokatutako Ahuntzen lasterketa, ibilbidea 01: 40:05 denboran amaituta. 09:50ean hasi zen 12 eta 16 urte bitartekoen Antxumeen lasterketa, eta 10:00etan abiatu ziren Ahuntzen lasterketako korrikalariak. Hirugarren edizioa izan zen, eta guztira 340 lagunek hartu zuten parte.
Halaber, emakumeetan azkarrena Oihana Kortazar izan zen: helmugara 01:50:58 denboran iritsi zen. Gizonetan, bigarren eta hirugarren sailkatuak Ibai Cebrian (01:41:38) eta Iraitz Legorburu (1:43:32) izan ziren, hurrenez hurren. Emakumeetan, berriz, Ainara Uribarrirentzat izan zen bigarren postua (2:03:39), eta, hirugarrena, Itxaro Zabaletarentzat (2:07:39).