Bingen Aranbarri azkoitiarra garaile, Zestoako 44. Herri Krosaren ibilbide motzean

Intza Trula 2024ko martxoaren 17a

Bingen Aranbarri azkoitiarra, 44. Herri Kroseko garaikurrarekin. (Intza Trula)

Iñaki Iruretaren omenezko 44. Herri Krosaren haurren zein helduen probak jokatu dituzte gaur goizean Zestoan. Bingen Aranbarrik 9 minutu eta segundu 1 behar izan ditu lasterketa motzaren ibilbidea amaitzeko.

Bingen Aranbarri azkoitiarrak irabazi du Iñaki Iruretaren omenezko Zestoako 44. Herri Krosaren ibilbide motza. Gaur goizean, 10:00etatik hasita, jokatu dituzte haurren zein helduen probak herrian. Hala, Aranbarrik 9 minutu eta segundu 1 behar izan ditu 2,6 kilometroko lasterketa amaitzeko.

Hain zuzen, bi ibilbide ezberdin izan ditu helduen lasterketak: luzea (8,5 kilometrokoa) eta motza (2,6 kilometrokoa). Ibilbide luzeari dagokionez, gizonetan Aitor Mimenza izan da helmugara heltzen aurrenekoa; emakumeetan, berriz, Eneritz Aramendi izan da azkarrena. Ibilbide motzean, Bingen Aranbarri iritsi da aurrena; emakumeetan, berriz, Naiara Tena.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helduen lasterketa luzean 86 korrikalarik hartu dute parte; motzean, berriz, 61 parte hartzaile izan dira. Korrikalari guztiak helmugara iritsi ondoren, 12:45 aldera, sari banaketa egin dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide