Aizpurutxotik Azkoitira ibilaldia antolatu du Plaza Ondok astearterako

Intza Trula

Aizpurutxo auzoa. (Artxibokoa)

Asteartean, 09:10ean elkartuko dira Eroski aurrean dagoen autobus geltokian, 09:20ean aterako den autobusa hartzeko. 

Herriko inguruak ezagutzeko asmoz, beste ibilaldi bat antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datorren astearterako, hilaren 19rako. 09:10ean elkartuko dira parte hartzaileak Eroski aurreko autobus geltokian, eta 09:20ean aterako den autobusa hartuko dute. Behin Aizpurutxora iritsita, Azkoitiraino oinez egingo dute bidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide